2014-02-21

URKI PROTAGONISTA

Kaixo Familiak!!
Aste honetan Urki izan da protagonista. Astelehenetik bere jostailuekin jolasten egon gara eta atzo arratsaldean bere ama eta aita etorri ziren gure eskolara.
Urkik Txakurraren ipuina kontatu ondoren Josemak koloreak atera zizkigun bakoitzari bere bertsoa eginez, oso parregarria izan zen...
Ondoren iazko Azenario Erraldoiaren bertso-antzerkia ikusi eta Harri zopa egin genuen, batzuk probatzera ere ausartu ziren... Galtxagorrien gaiari heldu eta bakoitzak bere marrazkia egin eta ondoan etxera eramateko bertsoa egin ziguten.Oparia ere jaso genuen: Ipuinak bertsotan DVD-a
Hona hemen argazkiak...



Eskerrik asko denagatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario