2014-03-27

OIHAN PROTAGONISTA

Aste honetan Oihan izan dugu protagonista eta astearte arratsaldean bere familia etorri zen gurekin egotera. Elurra zetorrela esan genien eta hala! elurra teilatuan...


Kontuz arramaska egingo dizula!!!
Elenak modan dauden gomazko pultserak egiten erakutsi zigun, eta argazkirik ez dugun arren, haur batzuk gustora ibili ziren...
Aio familia! eta eskerrik asko!

ANTZERKIGINTZA TAILERRA

Egun on!
Antzerkigintza tailerretan prestatutako bi antzerkiak hemen dituzue:

Hasteko, HIRU TXERRIKUMEAK:


Eta jarraitzeko, TXANOGORRITXO:

Hauek bai aktoreak!!
Ongi izan

2014-03-24

ALBIRA BISITA

Kaixo familiak!
Rikardoren behitegian behiak , zezenak eta txekorrak ikusten egon ginen hasiera batean. Hara hona 1000kiloko zezen puska!


Ondoren, Albi arditegi eta gaztandegira joan ginen eta bertan ardiak, oiloak, behia, zezentxoa eta Ekin txakurra ikusi genituen:




Mamia ere egin genuen:

Eta azkenik Arruazun bazkaltzen eta jolasten egon ginen, oso gustura! eta eguraldia lagun!



2014-03-21

TEN IN THE BED


Hona hemen ikasi dugun ingelerako azken abestia. Dakizuen bezala, horretarako txontxongilo batzuk sortu genituen. Zuen gustokoa izatea espero dugu!.



BARATZEAN LANAK EGITEN HASIAK...

Kaixo familiak!
Asteartean baratzari ekin genion, eta erositako barazki zein frutak landatzen hasi ginen.
Honakoa da orainarte jarritakoa: Letxugak, tipulak, zierbak, borrajak, patatak eta marrubiak.
Hona hemen argazki batzuk:








ION PROTAGONISTA

Egun on denei!
Ionek astelehenean bere jostailuak ekarri eta asteko protagonistaren txokoan kokatu ditu, haurrek oso gustura jolastu dute. Atzo Maria eta Helene etorri ziren eskolara gure egunerokotasunean egiten ditugun gauzak zuzenean ezagutzera eta gurekin egotera...
Eskerrik asko gurekin etortzeagatik, hona hemen argazkitxo batzuk:




2014-03-18

IHOTEAK ESKOLAN!

Ihoteetako mozorroa Pertsonai Mitologikoen ingurukoa izan zen oraingo honetan.
Hona hemen galtxagorriak:
Jarraian ubelde bazterreko neska lilugarriak: Lamiak:

Basoko zaindariak: Basajaunak:
eta azkenik sendabelarrekin jendea sendatzen dituzten: Sorginak
eta DENOK ELKARREKIN! (gurasoekin argazkia falta zaigu, norbaitek badu mesedez esan)

Goizean Arbizun aritu ginen eta arratsaldean Etxarriko eskolara joan ginen. Jarraian Etxarrin grabatutako bideoa ikus daiteke.




2014-03-17

JOANE PROTAGONISTA

Egun on denei!!
Aurreko astean Joane izan zen protagonista...azkenean! bere txanda iristen zitzaion bakoitzean gaixotzen baitzen gizajoa. Bere amarekin Kart-en inguruko informazioa eta materiala ikusi eta ikutu eta gero, trafiko arauei ekin genion. Oinarrizko ikur eta arau batzuk ikasi eta herriko plazara joan ginen, bertan berak egindako zirkuito batean jolastera. Oso goiz polita izan zen eta oso ongi pasatu genuen.
Eskerrik asko Kris!





Hona hemen goiz hartan grabatutako bideoa: