2014-04-15

Sakanako Herri Eskolak Sortzen

Kaixo Familiak!

Hona hemen eskolan egindako entsaio bat, parra egiteko modukoa!



Bazkarirako txartelak eskolan salgai ditugu: helduak 9 euro eta haurrak 4 euro:

MENUA:
Entsalada ekologikoa
Oilasko errea patatekin
Izozkia

Eskola bakoitzeko bertso bat kantatu beharko dugu eta bertsoa kantatu bitartean eszenatokian jarriko den logotipoaren hosto batean itsatsi beharko da, norbait prest?
Animatu eta partehartu!

Maiatzaren 10-ean Altsasun egingo dugun flashmob erraldoiaren bideoa igotzen dut zuek etxean entsaiatu ahal izateko.
Maiatzaren 9an eskolan ensaio orokorra egingo dugu atsaldeko 16:25etan haur, irakasle eta guraso guztiok, animatu eta partehartu!

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=bXD7rl5VYkQ


2014-04-11

MAIATZAK 10 ALTSASUN SORTZEN-EN FESTA

Aupa kuadrila!
Bihar Maiatzaren 10ean burutuko dugun festaren prentsaurrekoa izango da, 12etan Altsasun. Irakasle, haur, guraso eta herritar guztiak gonbidatuak zaudete bertara joaten. Hona hemen jaiaren egitaraua:
Bazkarirako txartelak eskolan salgai dituzue, baita txandetan izena emateko zerrendak ere.
Ongi izan!

2014-04-10

IRATI M PROTAGONISTA

EGUERDI ON DENEI!
Atzo Irati Mendinuetaren ama eta neba etorri ziren, eta gurekin jolasten egon ziren. Oso gustura ibili ginen, Nieves bingoan eta monopolian fin aritu zen eta Oier baserri txokoan...gero kasketa hartu zuen eta  ezin atera eskolatik...



Eskerrik asko etortzeagatik!
Ongi izan!

2014-04-08

IRATI P PROTAGONISTA!

Kaixo lagunak!
Aurreko astean Irati izan zen protagonista eta bere etxeko jostailuekin jolasteaz gain, eskolara bere familia etorri zen gurekin egotera. Oso gustura egon ginen beraiekin eta gauza asko ikusi genituen: txitoen ekografiak, bingo jolasa, baratza...Hona hemen argazkitxo batzuk:















Eskerrik asko etortzeagatik!