2014-02-21

URKI PROTAGONISTA

Kaixo Familiak!!
Aste honetan Urki izan da protagonista. Astelehenetik bere jostailuekin jolasten egon gara eta atzo arratsaldean bere ama eta aita etorri ziren gure eskolara.
Urkik Txakurraren ipuina kontatu ondoren Josemak koloreak atera zizkigun bakoitzari bere bertsoa eginez, oso parregarria izan zen...
Ondoren iazko Azenario Erraldoiaren bertso-antzerkia ikusi eta Harri zopa egin genuen, batzuk probatzera ere ausartu ziren... Galtxagorrien gaiari heldu eta bakoitzak bere marrazkia egin eta ondoan etxera eramateko bertsoa egin ziguten.Oparia ere jaso genuen: Ipuinak bertsotan DVD-a
Hona hemen argazkiak...



Eskerrik asko denagatik!

2014-02-17

AINETZ PROTAGONISTA

Kaixo Familiak!
Aurreko astean Ainetz izan zen protagonista. Astelehenetik aurrera bere jostailuekin jolasten ibili dira haurrak, oso gustora...eta ostiralean!!!bai horixe Ostiralean ama, aita eta Haitz etorri dira eskolara.
Maiak ipuin bat kontatu zigun, Enekok Afrikako argazkiak eta gero beraiekin Afrikako animali batzuen maskarak egin ditugu.






Eskerrik asko gurekin etortzeagatik.

2014-02-01

PINTXO POTE

Herriko ohiturei jarraikiz, ostiral honetan eskolan pintxo pote galanta prestatu dugu. Honekin Neguko jana edo jatetxe proiektuari ere bukaera eman diogu. Haurrek 3 pintxo mota desberdin prestatu zituzten, edaria aukeratu eta dastaketari ekin diogu! Batzuk sabelak bete arte jan ta edan ibili dira, beste batzuk bakarra probatu dute...bakoitzak nahi izan duena.
Hona hemen argazkitxo batzuk:





Bikain pasatu dugu eguna!
Eskerrik asko denei etxetik laguntzeagatik.
Ongi izan.

ARATZ M PROTAGONISTA

Aste honetan zehar Aratz izan da protagonista, ekarritako traktorei zuku handia atera diote txikienek...Ostegunean, bere amatxo eta arreba gure eskolara etorri ziren eta amak Kalendula ezti propoleo ukendua egin zuen. Haur batzuk bertan probatu zuten, zuzenean, eta kopeta guztia olioz bete zuten. Gero, ukendua bukatuta, gurekin gustura gelditu ziren...



Eskerrik asko familia!!