2014-01-24

LEIRE PROTAGONISTA

Arratsalde on!!
Aste honetan zehar Leire izan da gure protagonista. Astelehenean bere jostailuen maleta handia ekarri zuen eta aste osoan zehar haurrak oso gustora jolasten egon dira.
Ostegunean bere izeba Mertxe eta ama Kontxi etorri ziren, Maiak lagunduta eta ERROSKILAK egin genituen. Oso goxoak atera zitzaizkigun!


Eskerrik asko familia.
Ongi izan.

2014-01-16

ESKOLAKO LOGOA

Arratsalde on!
Dakizuenez, azaroan zehar haurrekin eskolako logotipoa sortzen ibili ginen. Azkenean, Napalek lagunduta azken emaitza lortu dugu, honako hau da:

Zer iruditzen zaizue? Polita ezta?
Loreak gure baratza proiektuari lotuak daude, baino ongi erreparatuz gero, ez al dituzue ikusten pertsonen eta haurren siluetak horren atzean besoak goraka (pozik?) eta aurrera eginez bezala?
Gu pozik gaude egindako lanarekin eta zuen gustukoa ere izatea espero dugu.
Besterik gabe.
Ongi izan.

2014-01-10

OLENTZERO EGUNEKO KONTUAK

Arratsalde on!
Abenduak 20an eskolan Olentzero eguna ospatu genuen. Oso polita izan zen eta primeran pasatu genuen.
Goizetik Olentzero etorri eta gurekin egon zen, oso nekatua iritsi bazen ere, opariz betetako zakua ekarri zuen.




Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, kanpoan ere aritu ginen. Olentzero eta Mari Domingi lagun genuituela, danbolina jarri eta gaztainak erre genituen.


Ongi izan!

URTE BERRI ON!!

Zer moduz oporrak? Olentzero ongi portatu da? Bai ezta?
Hona hemen azken egunean jarri genizuen bideotxoa, etxean ere ikus ahal izateko.

Urte berriarekin batera sarrera gehiago ere egingo ditugu.


Ongi izan.