2014-05-27

AZKEN YOGA SAIOA...

Familia agurgarriak!
Dakizuenez Urtarriletik aurrera ostiral goizetan Kika Yoga egiten liburuaren laguntzarekin yoga saioa egin dugu. Haurrak oso gustora ibili dira gorputzarekin jarrera desberdinak eginez, arnasten eta kontakizunean gorputza eta burua lasaitzen....Hona hemen argazki batzuk:
 Mendiaren jarrera
 Haurraren jarrera
 Lehoiaren jarrera
 Tximeletaren jarrera
 tximeletaren jarrera
 Loto(lore) erdiaren jarrera
 Loto(lore) erdiaren jarrera
 Kontakizuna...
Kontakizuna...

EUNATE PROTAGONISTA

Atsalde on familiak!
Aurreko astean zehar Eunate izan genuen protagonista, eta bere jostailuekin oso gustura ibili ginen. Bere ama gurekin atsalde pasa etorri zen, eta ileapaindegi saioa egiteaz gain, baratzan, eta gelan gurekin ibili zen...Eunate poz pozik zegoen eta beste haurrak ere. Eskerrik asko etortzeagatik!
Hona hemen argazkitxo batzuk:




2014-05-19

Irati Flores protagonista

Eguerdi on denei!
Pasa den astean Irati izan dugu eskolako protagonista, eta bere jostailuekin oso gustura egon dira jolasten.
Amatxo eta Ariane etorri ziren gurekin egotera, eta beraiekin gauza asko egin genituen: bingora jolastu, pintzelekin margotu, baratzean ureztatu... Ariane oso ongi moldatu zen gure geletan eta lagun berriak egin zituen. Hona hemen argazkitxo batzuk:



ESKERRIKASKO GUREKIN ETORTZEAGATIK!

2014-05-16

UHARTE BATEAN...

Igande honetan Uharten Sortzenen festa izango da, hona hemen hango piratek egindako bideotxoa...
uharteko piratak
Bertan Tipu izango da festa alaitzeko prest.
Ongi pasa denok!

Altsasuko flashmod-a eta bestelakoak!

Hona hemen flashmod-eko bideoa!
Altsasuko flasmod-a
Zein da zein??? auskalo!

Ondorengoa egun osoaren laburpen bideoa duzue:
egunaren laburpena

2014-05-14

TXITAK ETA BELDARRAK

Dakizuenez eskolan gero eta animali gehiago ditugu...hara hemen azken egunetako argazkiak...
TXITAK:
Aitorren etxetik txitak ekarri genituen:


eskolara ekarri eta...

BELDARRAK: Aratz Razkinek ekarri zituen eskolara.


Txitei agurra egiteko ordua iritsi zaigu...Irailean berriz ere gurekin etortzea espero dugu. Bitartean Mendozatarrekin txintxoak izan, eta kaka gehiegi ez egin...
Hona hemen gure agurra:


Eskerrik asko!!

ONDITZ PROTAGONISTA

EGUERDI ON FAMILIAK!
Aurreko astean Onditz izan zen protagonista, eta ostiralean bere amatxo etorri zen gelara gurekin egotera. Yoga saioa egin ostean, haurrekin egon zen, eraikuntzak egiten, marrazten...
Oso gustura ibili zen gurekin, ezta?
Eskerrik asko etortzeagatik. Hona hemen argazkitxo batzuk.





2014-05-08

Festarako bertsoak!


Hona hemen Larunbateko festan abestuko ditugun bertsoak (guri dagozkigunak), beste eskoletakoak... sorpresa!

Bertsoen letra ikusteko irudian klikatu

                                                                             GURE BERTSOAK



Doinua: Aita semeak (Oskorri) Entzuteko klikatu hemen.

Ongi izan eta asko kantatu!


HEGOA PROTAGONISTA

Kaixo familiak!
Aurreko astean Hegoa izan zen protagonista, eta nola ez! Josema eta Ainhoa etorri ziren gurekin goiz ederra pasatzera.
Gauza asko egin genituen: jolastu, baratzera joan letxugak eta kogolloak landatzera, eta larunbateko festarako flasmod-a ere dantzatu genuen.
Ederki pasa genuen denok!
Hona hemen argazki batzuk:



Eskerrik asko etortzeagatik!