2014-08-04

IKASTURTE BUKAERAKO FESTA (2014.06.20)

Ikasturte bukaera iritsi zen eta berarekin batera agurra.
Festa polita antolatu genuen; jolasak, piszina, hamaiketakoa baita eskertza banaketa ere. Guztiak etxera elkarri egindako oparitxoa etxera zeramala pozik agurtu ginen.

Udan indarrak hartu eta laster arte lagunak!!!!





Llego el final de curso y con el el momento de las despedidas. Se organizó una bonita fiesta; juegos, piscina, almuerzo y como no el momento de los agradecimientos. Todos nos despedimos felizmente regresando a casa con el regalo que nos habíamos hecho los unos a los otros.

Coged fuerzas en verano y hasta pronto amig@s!!!!

2014-06-30

LEHENENGO MAILA ARBIZUN

Orain arte 5-6 urterekin Etxarriko eskolara joaten ginen.

 Hemendik aurrera, lehenengo mailan Arbizun izango gara.

 IUPIIIIIIIIIIIIIIIII!!!!!


Hasta ahora con 5-6 años íbamos a la escuela de 
Etxarri. 
De ahora en adelante en primero seguiremos estando
en Arbizu.

IUPIIIIIIIIIIIIIIIII!!!!!

2014-06-27

ORDUTEGI ALDAKETA

Hemendik aurrera Arbizuko herri eskolako ordutegia aldatuko da. Izango dugun ordutegia honakoa izango da:


Iraila eta ekainean

   -Egunero 9:00-13:00

Ikasturtean zehar 
   -Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan:
          9:00-12:50
          14:50-16:30
   -Asteazkenetan:
          9:00-13:00

2014-06-06

ARBIZUKO KANPINEAN...

Oraingoan guk (Arbizuko Herri Eskolakook) egindako argazkien bideo-muntaia izango duzue, argazki gehiago lortzen baditugu beste mix bat eginen dugu.
Hona hemen gureaK

Bazen behin, Arbizu izeneko herri baten kanpinean...

Aio!

Tximeleta jaio da!!

Egun on Familiak!
Gaur tximeleta bat jaio zaigu...Hau poza!!!
Asteburuan seguru beste batonbat animatzen dela...



HAURREN GALDERAK:
ZERBAIT EMAN BEHAR ZAIE JATEKO??
ZER DA GORRI HORI, odola??
Erantzunak baldin badakizkizue mesedez blogean erantzun!
Eskerrik asko!

2014-06-03

Aratz Razkin protagonista

Kaixo Familiak!
Aurreko astean Aratz R izan zen protagonista, eta nola ez! bere jostaiulekin egun gutxi batzuk jolastu ondoren (ostegun eta ostiralean kanpinean egon baitginen) bere familia eskolara etorri zen.
Oso gustura egon ginen: baratzean gauzak hartzen, txokoetan jolasten eta azkenik... musika tresnak jotzen. Hau parranda egin genuena!
Hona hemen argazkitxo batzuk:



Eskerrik asko etortzeagatik!

2014-05-27

AZKEN YOGA SAIOA...

Familia agurgarriak!
Dakizuenez Urtarriletik aurrera ostiral goizetan Kika Yoga egiten liburuaren laguntzarekin yoga saioa egin dugu. Haurrak oso gustora ibili dira gorputzarekin jarrera desberdinak eginez, arnasten eta kontakizunean gorputza eta burua lasaitzen....Hona hemen argazki batzuk:
 Mendiaren jarrera
 Haurraren jarrera
 Lehoiaren jarrera
 Tximeletaren jarrera
 tximeletaren jarrera
 Loto(lore) erdiaren jarrera
 Loto(lore) erdiaren jarrera
 Kontakizuna...
Kontakizuna...

EUNATE PROTAGONISTA

Atsalde on familiak!
Aurreko astean zehar Eunate izan genuen protagonista, eta bere jostailuekin oso gustura ibili ginen. Bere ama gurekin atsalde pasa etorri zen, eta ileapaindegi saioa egiteaz gain, baratzan, eta gelan gurekin ibili zen...Eunate poz pozik zegoen eta beste haurrak ere. Eskerrik asko etortzeagatik!
Hona hemen argazkitxo batzuk:




2014-05-19

Irati Flores protagonista

Eguerdi on denei!
Pasa den astean Irati izan dugu eskolako protagonista, eta bere jostailuekin oso gustura egon dira jolasten.
Amatxo eta Ariane etorri ziren gurekin egotera, eta beraiekin gauza asko egin genituen: bingora jolastu, pintzelekin margotu, baratzean ureztatu... Ariane oso ongi moldatu zen gure geletan eta lagun berriak egin zituen. Hona hemen argazkitxo batzuk:



ESKERRIKASKO GUREKIN ETORTZEAGATIK!

2014-05-16

UHARTE BATEAN...

Igande honetan Uharten Sortzenen festa izango da, hona hemen hango piratek egindako bideotxoa...
uharteko piratak
Bertan Tipu izango da festa alaitzeko prest.
Ongi pasa denok!

Altsasuko flashmod-a eta bestelakoak!

Hona hemen flashmod-eko bideoa!
Altsasuko flasmod-a
Zein da zein??? auskalo!

Ondorengoa egun osoaren laburpen bideoa duzue:
egunaren laburpena

2014-05-14

TXITAK ETA BELDARRAK

Dakizuenez eskolan gero eta animali gehiago ditugu...hara hemen azken egunetako argazkiak...
TXITAK:
Aitorren etxetik txitak ekarri genituen:


eskolara ekarri eta...

BELDARRAK: Aratz Razkinek ekarri zituen eskolara.


Txitei agurra egiteko ordua iritsi zaigu...Irailean berriz ere gurekin etortzea espero dugu. Bitartean Mendozatarrekin txintxoak izan, eta kaka gehiegi ez egin...
Hona hemen gure agurra:


Eskerrik asko!!

ONDITZ PROTAGONISTA

EGUERDI ON FAMILIAK!
Aurreko astean Onditz izan zen protagonista, eta ostiralean bere amatxo etorri zen gelara gurekin egotera. Yoga saioa egin ostean, haurrekin egon zen, eraikuntzak egiten, marrazten...
Oso gustura ibili zen gurekin, ezta?
Eskerrik asko etortzeagatik. Hona hemen argazkitxo batzuk.





2014-05-08

Festarako bertsoak!


Hona hemen Larunbateko festan abestuko ditugun bertsoak (guri dagozkigunak), beste eskoletakoak... sorpresa!

Bertsoen letra ikusteko irudian klikatu

                                                                             GURE BERTSOAK



Doinua: Aita semeak (Oskorri) Entzuteko klikatu hemen.

Ongi izan eta asko kantatu!


HEGOA PROTAGONISTA

Kaixo familiak!
Aurreko astean Hegoa izan zen protagonista, eta nola ez! Josema eta Ainhoa etorri ziren gurekin goiz ederra pasatzera.
Gauza asko egin genituen: jolastu, baratzera joan letxugak eta kogolloak landatzera, eta larunbateko festarako flasmod-a ere dantzatu genuen.
Ederki pasa genuen denok!
Hona hemen argazki batzuk:



Eskerrik asko etortzeagatik!

2014-04-15

Sakanako Herri Eskolak Sortzen

Kaixo Familiak!

Hona hemen eskolan egindako entsaio bat, parra egiteko modukoa!



Bazkarirako txartelak eskolan salgai ditugu: helduak 9 euro eta haurrak 4 euro:

MENUA:
Entsalada ekologikoa
Oilasko errea patatekin
Izozkia

Eskola bakoitzeko bertso bat kantatu beharko dugu eta bertsoa kantatu bitartean eszenatokian jarriko den logotipoaren hosto batean itsatsi beharko da, norbait prest?
Animatu eta partehartu!

Maiatzaren 10-ean Altsasun egingo dugun flashmob erraldoiaren bideoa igotzen dut zuek etxean entsaiatu ahal izateko.
Maiatzaren 9an eskolan ensaio orokorra egingo dugu atsaldeko 16:25etan haur, irakasle eta guraso guztiok, animatu eta partehartu!

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=bXD7rl5VYkQ


2014-04-11

MAIATZAK 10 ALTSASUN SORTZEN-EN FESTA

Aupa kuadrila!
Bihar Maiatzaren 10ean burutuko dugun festaren prentsaurrekoa izango da, 12etan Altsasun. Irakasle, haur, guraso eta herritar guztiak gonbidatuak zaudete bertara joaten. Hona hemen jaiaren egitaraua:
Bazkarirako txartelak eskolan salgai dituzue, baita txandetan izena emateko zerrendak ere.
Ongi izan!

2014-04-10

IRATI M PROTAGONISTA

EGUERDI ON DENEI!
Atzo Irati Mendinuetaren ama eta neba etorri ziren, eta gurekin jolasten egon ziren. Oso gustura ibili ginen, Nieves bingoan eta monopolian fin aritu zen eta Oier baserri txokoan...gero kasketa hartu zuen eta  ezin atera eskolatik...



Eskerrik asko etortzeagatik!
Ongi izan!